Accessibility
Adobe
Sign in Privacy My Adobe

ADOBE SYSTEMS INCORPORATED
Gailu Bateragarrientzako Softwarearen Lizentzia Hitzarmena

1. BERME EZESPENA, HITZARMEN LOTESLEA ETA BALDINTZA ETA HITZARMEN OSAGARRIAK.

1.1. BERME EZESPENA. SOFTWAREA ETA GAINERAKO INFORMAZIOA “BERE HORRETAN” ETA AKATS GUZTIEKIN ESKAINTZEN ZAIZKIZU. ADOBEK, BERE HORNITZAILEEK ETA AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEK EZ DIZKIZUTE ETA EZIN DIZKIZUTE BERMATU SOFTWAREA, AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEN ZERBITZUAK EDO BESTELAKO HIRUGARREN ESKAINTZAK ERABILITA IZANGO DITUZUN EMAITZAK. ZURE JURISDIKZIOAN APLIKA DAKIZUN LEGEAK BAZTERTU EDO MUGATU EZIN DITUEN BERME, BALDINTZA, ORDEZKARITZA EDO BETEKIZUNAK SALBU, ADOBEK, BERE HORNITZAILEEK ETA AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEK EZ DUTE BESTELAKO ALDERDIEI BURUZKO BERMERIK, BALDINTZARIK, ORDEZKARITZARIK EDO BETEKIZUNIK EZARRI (ESPLIZITUKI EDO INPLIZITUKI, ESTATUTUEN, JURISPRUDENTZIAREN, OHITUREN, ERABILERAREN EDO BESTELAKOREN BATEN BIDEZ); HIRUGARRENEN ESKUBIDEAK EZ URRATZEARI, MERKATURATZEKO AHALMENARI, INTEGRAZIOARI, KALITATE ONARI EDO EDOZEIN HELBURU ZEHATZETARAKO EGOKITASUNARI DAGOKIONEAN, BAINA EZ HAUETARA MUGATUTA. 1.1 ETA 10. ATALETAKO XEDAPENAK EZARRITAKOAK INDARREAN JARRAITUKO DU HITZARMENA AMAITU ETA GERO, HITZARMENA AMAITZEAREN ZERGATIA EDOZEIN DELA ERE, BAINA HORREK EZ DU ESAN NAHI HITZARMENA AMAITU ONDOREN SOFTWAREA ERABILTZEN JARRAITZEKO ESKUBIDEA DUZUNIK.

1.2 HITZARMEN LOTESLEA: Adobe Software osoa edo zati bat erabili, kopiatu edota hedatzerakoan, hitzarmen honetako baldintza guztiak onartzen dituzu, eta batez ere honako xedapen hauek:

- Erabilera (3. atala);
-
Besterentzea (5. atala);
-
Konektagarritasuna eta pribatutasuna (7. atala), barne hartuta:
-
Eguneratzea,
-
Tokian Biltegiratzea,
-
Ezarpen Kudeatzailea,
-
Pareek Lagundutako Sare Teknologia,
-
Edukia babesteko teknologia, eta
-
Adoberen Online Zerbitzuak Erabiltzea;
-
Berme Ezespena (1.1. atala), eta;
-
Erantzukizunen Mugak (10. eta 17. atalak).

Onartzerakoan, hitzarmenean adostutakoa bete egin beharko duzue, zuk eta Softwarea eskuratu duen eta bere izenean erabiltzen duen edozein entitatek. Ados ez bazaude, ez erabili Software hau.

1.3. BALDINTZA ETA HITZARMEN OSAGARRIAK. Adobek Softwarea erabiltzeko baimena emango dizu, hitzarmen honetako baldintzak onartzen badituzu bakarrik. Softwarean bildutako hirugarren material batzuk beste baldintza batzuei lotuak egon daitezke. Baldintza horiek beste lizentzia hitzarmen batean aurkituko ohi dira, material horretatik hurbil kokaturiko “Irakur nazazu” fitxategi batean edo “Hirugarrenentzako software oharrak eta/edo baldintza osagarriak” fitxategian, helbide honetan: http://www.adobe.com/go/thirdparty_es. Beste baldintza horiek hitzarmen hau bere osotasunean edo partzialki ordezkatuko dute, ezadostasunik balego hitzarmeneko baldintzen gainean.

2. Definizioak.

“Adobe” hitzak Adobe Systems Incorporated adierazten du, Delaware estatuko sozietate bat (345 Park Avenue, San Jose, California 95110), hitzarmen honetako 12(a) azpiatala aplikatzen bada; bestela, berriz, Adobe Systems Software Ireland Limited (4-6 Riverwalk, Citywest Business Campus, Dublin 24, Irlanda) adierazten du, Irlandako legedipean antolaturiko enpresa eta Adobe Systems Incorporated sozietatearen filiala eta baimenduna dena.

“Baimendutako sistema eragile” deritzo hemen zerrendaturiko sistema eragileen bertsio bati: (a) Adobe Reader Software-n kasuan, http://www.adobe.com/es/products/reader/systemreqs helbidean; (b) Adobe AIR-en kasuan, http://www.adobe.com/go/airmobilesysreq_es helbidean; (c) eta Flash Player-en kasuan, http://www.adobe.com/go/flash-player-mobile-requirements-es helbidean.

“Gailu bateragarri” deritzo softwarearen sistema eskakizunak betetzen dituen gailuari, dokumentuan zehaztutakoaren arabera.

“Gailu” hitzak zera esan nahi du: gailu mugikorra, eskuko telefonoa, PDA, Internet-gailu antzeko samarra edo Internetera konektaturiko gailua.

“Ordenagailu pertsonala” edo “PC” deitzen zaio produktu, entretenimendu eta hirugarren software saltzaileek hornitutako software aplikazio aukera zabala erabiltzeko bereziki diseinatu eta merkaturatu den hardware produktuari, eta funtzionatzeko, funtzio eta ezaugarri guztiekin instalatutako sistema eragilea behar du, eta baita ere ordenagailu eramangarri, mahai-ordenagailu, zerbitzari eta formatu handiko tablet mikroprozesadoreetan oinarritutako ordenagailuen hardwarea. Ez dira Ordenagailu pertsonal gisa hartzen hurrengo helburuetarako diseinatu eta/edo merkaturatu diren hardware produktuak: telebista, telebista hargailu, ikus-entzunezko erreproduzigailu eramangarria, audio/bideo hargailua, audio entzungailuak, audio bozgorailua, gailu digital pertsonala (PDA), telefonoa edo antzeko telefonia gailuak, joko kontsolak, bideo grabagailu pertsonala, DVD edo bestelako ikusizko formatuetarako erreproduzigailua, bideokamera, kamera finkoa, bideo editorea edo formatuak konbertitzeko gailua, bideo irudiak proiektatzeko gailua eta antzeko beste kontsumo gaiak eta gailu industrial edo profesionalak.

“Software” hitzak biltzen ditu: (a) hitzarmen honek biltzen dituen fitxategietako (elektronikoki edo fisikoki emandako) diskoetako edo gainerako euskarrietako eduki guztia, eta horien artean egon daitezke (i) Adoberen edo hirugarrenen ordenagailu informazioa edo softwarea, Adobe Reader® (“Adobe Reader”), Adobe AIR® (“Adobe AIR”) eta Adobe Flash® Player (batera hartuta, Adobe AIR eta Flash Player aplikazioek “Adobe Runtimes” osatzen dute); (ii) horiei loturiko azalpenetarako material edo fitxategi idatziak (“Dokumentazioa”); eta (iii) letra-tipoak; eta (b) Adobek edonoiz emandako bertsio berriak, aldatutako bertsioak, eguneratzeak, gehigarriak eta aurrekoen kopiak (denak batera, “Eguneratzeak”).

“Erabili” hitzak esan nahi du Softwarearen funtzioetan sartzea, haiek instalatzea, deskargatzea, kopiatzea edo beste moduren batean haiengandik onura ateratzea.

3. Softwarearen Lizentzia.

Softwarea Adoberen eskutik edo berak baimendutako beste norbaiten eskutik lortu baduzu eta hitzarmen honetako baldintzak betetzen badituzu, 4. ataleko mugak barne, Adobek lizentzia ez-esklusiboa emango dizu Softwarea erabiltzeko; betiere, Baimendutako sistema eragileetan aldatu gabeko Softwarearen instalazio eta erabilerarako, dokumentazioan deskribaturiko moduan eta han adierazitako helburuetarako, honako baldintza hauen arabera:

3.1 Erabilera Orokorra. Softwarearen kopia bat zure Gailu bateragarrian instala eta erabil dezakezu. Ikusi 4. atala, Softwarearen erabilerak dituen mugak ezagutzeko.

3.2 Banaketa. Lizentzia honek ez dizu Softwarearen azpi-lizentzia bat emateko edo hura banatzeko eskubidea ematen. Informazioa nahi baduzu Softwarea euskarri material batean edo barneko sare baten bitartez edo zure produktu edo zerbitzuarekin banatzeko eskubideari buruz, sar zaitez http://www.adobe.com/products/reader/rdr_distribution1.html helbidean Adobe Reader-i buruzko informazioa eskuratzeko, edo http://www.adobe.com/go/licensing_es helbidean, Adobe Runtimes-i buruzko informazioa eskuratzeko.

3.3 Segurtasun Kopia. Softwarearen segurtasun kopia bat egin ahal izango duzu; betiere, segurtasun kopia instalatzen ez baduzu eta artxibatzeko soilik erabiltzen baduzu. Eskubideak segurtasun kopia batera transferitu ahal izateko, ezinbestekoa da Softwarearen eskubide guztiak 5. atalean azaltzen den moduan transferitzea.

4. Betebeharrak eta Mugak.

4.1 Adobe Runtime-ren mugak. Adobe Runtime Baimendutako sistema eragile bat duen Gailu bateragarri batean izan ezik, Adobe Runtime ez duzu erabiliko beste sistema eragileen bertsio kapsulatuetan edo gailu-bertsioetan. Zalantzarik egon ez dadin, eta adibide gisa soilik, kasu hauetan ezin izango duzu Adobe Runtime erabili: (a) STB (set top box) gailuetan, joko kontsoletan, telebistetan, DVD erreproduzigailuetan, media center-en (Windows XP Media Center Edition edo berriagoekin ez bada), billboard aldizkari elektronikoan edo bestelako pantaila publikoetan, Internet-gailuetan edo Internetera konektaturiko bestelako gailuetan, PDAtan, gailu medikoetan, ATMetan, gailu telematikoetan, joko makinatan, etxeko automatizazio sistemetan, kioskoetan, urruneko kontrolerako gailuetan, edo kontsumitzaileentzako bestelako gailu elektronikoetan, (b) operadorean oinarrituriko mugikorretan, kable, satelite edo telebista sistemetan edo (c) sistema itxiko bestelako gailuetan. Ez da eskubiderik edo lizentziarik emango Adobe Runtime debekatutako kasu horietan erabiltzeko. Informazioa nahi baduzu Adobe Runtimes sistema horietan erabiltzeko lizentziei buruz, bisitatu http://www.adobe.com/go/licensing_es.

4.1.1 AVC Bideo Murriztapenak. Softwareak H.264/AVC bideo teknologia izan dezake, eta hori erabiltzeko, MPEG-LA, L.L.C.-k ohar hau azaldu behar da:

SOFTWARE HONEK AVC-REN PATENTE LIZENTZIAREN BAIMENA DU, ERABILTZAILEAK HELBURU PERTSONAL ETA EZ-KOMERTZIALEKIN (I) AVC STANDARD-EN ARABERA (“AVC VIDEO”) BIDEOAK DESKODETU DITZAN ETA/EDO (II) ERABILTZAILE BATEK HELBURU PERTSONAL ETA EZ-KOMERTZIALEKIN KODETUTAKO EDO AVC VIDEO BANATZEKO BAIMENA DUEN BIDEO HORNITZAILE BATEN AVC BIDEOA DESKODETU DEZAN. ERABILERA HORIETARAKO LIZENTZIA EMANGO DA BAKARRIK. MPEG LA, L.L.C.-RI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA LORTZEKO, BISITATU http://www.mpegla.com.

4.2 Adobe Flash Player-en Murriztapenak. Ez duzu Adobe Flash Player erabiliko bideo, audio eta/edo datuak babesteko neurri teknologikoak saihesten dituen aplikazio edo gailuren batekin, Adoberen segurtasun RTMP neurriak barne. Ez da eskubiderik edo lizentziarik emango Adobe Flash Player debekatutako kasu horietan erabiltzeko.

4.3 Adobe Reader-en Murriztapenak.

4.3.1 Bihurketa Murriztapenak. Acrobat.com-eko Erabilera Baldintza Gehigarrietan, edo Adoberen produktuen edo zerbitzuen baldintzetan, esplizituki baimenik ematen ez bazaizu, ez duzu Adobe Reader sartu edo erabiliko Adobe Reader erabiltzen duen edo behar duen beste inolako software, plugin edo osagarritan, PDF fitxategiak beste formatu batera bihurtzeko (esaterako, TIFF, JPEG edo SVG fitxategi bihurtzeko) edo beste fitxategi formatu bat (esaterako, TIFF, JPEG edo SVG fitxategi bat) PDF fitxategi bihurtzeko.

4.4 Jakinarazpenak. Ez dituzu aldatu edo kenduko Softwarean agertzen diren copyright edo jabetza jakinarazpenak. 

4.5 Aldaketa edo Alderantzikako Ingeniaritzarik ez. Ez dituzu Softwarean oinarrituriko lanak aldatu, egokitu, itzuli edo lan eratorriak sortuko. Ez duzu alderantzikako ingeniaritzarik egingo, ezta Softwarea deskonpilatu edo desmuntatu ere, eta ez zara iturri kodea aurkitzen saiatuko. Europar Batasunean bizi bazara, mesedez irakurri itzazu hitzarmen honen amaierako baldintza gehigarriak, “Europako Batasunaren Baldintzak” izenburupean, 16. atalean.

5. Besterentzea.

Ez dituzu zure Softwarearen gaineko eskubideak alokatu, laga, azpi-lizentzia gisa eman edo transferituko edo Software osoa edo zati bat beste erabiltzaile baten Gailuan kopiatzeko baimenik emango, hitzarmen honetan esplizituki horretarako baimenik ematen ez bazaizu. Dena den, Softwarea erabiltzeko eskubide guztiak beste pertsona edo legezko entitate bati besterendu ahal izango dizkiozu, baldin eta: (a) eskubideekin batera besterentzen badituzu (i) hitzarmen hau, (ii) Softwarea bera eta hari lotuta edo harekin batera aurretiaz instalatuta zegoen beste edozein software edo hardware, kopia, Eguneratze eta aurreko bertsio guztiak barne, (b) zuretzako kopiarik gordetzen ez baduzu, segurtasun kopiak eta Ordenagailu pertsonalean edo Gailuan gordetako kopiak barne, eta (c) jasotzen duen alderdiak hitzarmen honetako baldintzak onartzen baditu, Softwarearen lizentzia lortzeko onartu zenituen gainerako baldintza guztiekin batera. Horietaz gain, ezin izango duzu Softwarearen kopiarik transferitu, hezkuntzarako, sustapenerako edota doan banatzeko.

6. Jabetza Intelektuala, Eskubideen Erreserba.

Softwarea eta egiten duzun kopia baimendu oro Adobe Systems Incorporated erakundearen eta haren hornitzaileen jabetza intelektuala dira. Softwarearen egitura, antolakuntza eta kodea Adoberen eta haren hornitzaileen jabetza intelektuala dira (adib. merkatu sekretuak eta informazio konfidentziala). Softwarea legez babestua dago, Ameriketako Estatu Batuetako eta beste hainbat herrialdetako copyright legeekin, baita nazioarteko itunen xedapenekin ere. Hitzarmen honetan esplizituki adierazi ezean, hitzarmen honek ez dizu Softwarearen jabetza intelektualaren gaineko eskubiderik ematen eta esplizituki adierazten ez diren eskubide guztiak Adobek eta haren hornitzaileek dituzte erreserbatuta.

7. Konektibitatea eta Pribatutasuna. Zuk ondorengo alderdi hauek ezagutzen eta onartzen dituzu:

7.1 PDF fitxategien Erabilera. Iragarkiak erakusteko gaitu den PDF fitxategi bat irekitzeko softwarea erabiltzen duzunean, baliteke Gailua Adobek, iragarle batek edo hirugarren alderdi batek gobernatutako webgune batera konektatzea. Hori gertatzen denean, zure Internet-protokoloaren helbidea (“IP Helbidea”) bidaliko da. Orriaren ostalariak teknologia erabil dezake irekitako fitxategiko edo haren inguruko publizitate-edukia edo bestelako eduki elektronikoa bidaltzeko (edo “hornitzeko”). Webgunearen operadoreak JavaScript lengoaia, web-zorriak ( hau da, ekintza-etiketak edo pixel bakarreko gif-ak) eta bestelako teknologiak erabil litzake iragarkien eraginkortasuna neurtzeko edo areagotzeko eta iragarkien edukia pertsonalizatzeko. Adoberekin duzun komunikazioari Adobe Online pribatutasun politika aplikatuko zaio, helbide honetan eskuragarri: http://www.adobe.com/go/privacy_es (“Adobe Online Pribatutasun Politika”). Adobek ez du hirugarren batek erabil ditzakeen funtzioen kontrolik edo horietarako sarbiderik eta Adobe Online Pribatutasun Politikak ez ditu estaltzen hirugarrenen webguneetako informazio jarduerak.

7.2 Eguneratzea. Zure Gailua Internetera konektatzen bada, baliteke Softwareak eguneratzerik eskuragarri dagoen egiaztatzea, Gailu jakin batentzako optimizaturiko eguneratzeak barne, automatikoki jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko, inolako jakinarazpenik eman gabe, eta Adoberi Softwarea ondo instalatu dela jakinaraziko dio. Hori gertatzen denean, informazio ez-pertsonala bidaltzen zaio Adoberi, nahiz eta jurisdikzio batzuetan IP Helbidea informazio pertsonaltzat hartzen den. Eguneratze prozesu automatikoan zehar, informazio horren erabilera, IP Helbidea barne, Adobe Online Pribatutasun Politikaren mende dago.

7.3 Tokian Biltegiratzea. Baliteke Flash Player eta Adobe AIR programek hirugarren bati baimena ematea zure gailuan informazioa gordetzeko, tokiko datu fitxategi batean, tokiko elementu partekatua deritzona. Hirugarren horrek tokiko elementu partekatuan gorde behar duen informazio mota eta kopurua aplikazioaren arabera alda daiteke eta hirugarren horrek kontrolatzen du. Informazio gehiago nahi baduzu zure Gailuan tokiko elementu partekatuen biltegiratzea mugatu edo kontrolatzeari buruz, bisitatu https://settings.adobe.com/flashplayer/mobile.

7.4 Ezarpen Kudeatzailea. Flash Player eta Adobe AIR erabiltzen duten hirugarren programek zenbait erabiltzaile ezarpen gailuan gorde ditzakete tokiko elementu partekatu gisa. Ezarpen horiek ez dute zuri buruzko informazio pertsonalik. Flash Player edo Gailuan Adobe AIR erabiltzen duten hirugarren programen instantziekin lotuta daude, runtime-ren funtzioak pertsonalizatzeko aukera ematen dizutela. Flash Player-eko Ezarpen kudeatzaileari esker ezarpen horiek alda ditzakezu, hirugarrenek tokiko elementu partekatuak gordetzeari mugak ezartzea, besteak beste. Informazio gehiago aurki dezakezu duzun Flash Player bertsioko ezarpenak konfiguratzeari buruz, Flash Player-eko Ezarpen kudeatzailean tokiko elementu partekatuak desgaitzea barne, https://settings.adobe.com/flashplayer/mobile helbidean. Adobe AIR erabiltzen duten hirugarren programen ezarpen baliokideak ken ditzakezu hirugarren programa hori desinstalatuz.

7.5 Pareek Lagundutako Sare Teknologia. Adobe Flash Player eta Adobe AIR programek aukera ematen diote hirugarrenek eraikitako aplikazioei Adobe Zerbitzari batean konektatzeko eta bi Adobe Runtime bezeroren arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen dute edo Adobe Runtime bezero bat pare gisa edo sare batean konektatzeko, zure baliabideen parte bat beste parte-hartzaile batzuen eskura jarri ahal izateko (esaterako, sareko banda zabalera). Pare gisa edo sare horietan konektatu aurretik, aukera emango zaizu konektatu nahi duzun adierazteko. Pareek lagundutako sareen ezarpenak kudea ditzakezu, Flash Player-eko Ezarpen kudeatzailea erabiliz. Ezarpen kudeatzailea nola erabiltzeari buruzko informazio gehiago lor dezakezu https://settings.adobe.com/flashplayer/mobile helbidean. Informazio gehiago aurki dezakezu Pareek lagundutako sareen gainean http://www.adobe.com/go/RTMFP_es helbidean.

7.6 Edukia Babesteko Teknologia. Adobe Runtimes erabiltzen baduzu Adobe Flash Ikus-entzunezko Eskubideak kudeatzeko zerbitzariak edo Flash Aatzipen softwareak (“Eduki babeslea”) babestutako edukiak eskuratzeko, babestutako informazioa bistaratu dezazun, baliteke softwareak automatikoki ikus-entzunezkoak erabiltzeko eskubideak edo indibidualizazioa eskatzea interneteko zerbitzari bati, eta baliteke softwareak beharrezko dituen elementuak jaitsi eta instalatzea, Edukiak babesteko eguneratzeak barne. Eduki lizentziako informazioa garbi dezakezu Flash Player-eko Ezarpen kudeatzailea erabiliz. Ezarpen kudeatzailea nola erabiltzeari buruzko informazio gehiago lor dezakezu https://settings.adobe.com/flashplayer/mobile helbidean. Informazio gehiago aurki dezakezu Eduki babesaren gainean http://www.adobe.com/go/protected_content_es helbidean.

7.7 Adoberen Online Zerbitzuak Erabiltzea. Zure Gailua Internetera konektatuta badago, baliteke Softwareak Adoberen edo haren kideen (Adobe online zerbitzuak) webguneetako eduki eta zerbitzuetara eramatea aldizka, jakinarazpen gehigarrik gabe. Hona hemen Adobe online zerbitzuen adibideetako batzuk: Acrobat.com. Kasu batzuetan Adobe online zerbitzuak software barruko aplikazio edo luzapenen artean ager daitezke, webgune batean ostatua badu ere. Kasu batzuetan, Adobe online zerbitzuetara sartzeko, izen eman beharko da edo aparteko kuota bat ordaindu eta/edo erabilera baldintza gehigarriak onartu beharko dituzu. Baliteke Adobe online zerbitzuak hizkuntza guztietan edo herrialde guztietako biztanleentzat eskura ez egotea, eta Adobek online zerbitzuak edozein unetan eta arrazoirengatik alda edo eten ditzake. Halaber, Adobek eskubidea du kuota bat kobratzen hasteko Adobe online zerbitzuak erabiltzeagatik, lehenago doan eskaintzen baziren ere. Zure Gailua Internetera konektatuta badago, baliteke softwareak inolako jakinarazpenik gabe zerbitzu horietatik jaitsi daitezkeen materialak eguneratzea, Adobe online zerbitzuak eskaini ahal izateko offline zaudenean ere. Softwarea Internetera konektatzen denean, ez da informazio pertsonal identifikagarririk bidaltzen, IP Helbideak informazio pertsonal identifikagarritzat hartzen diren eskumenetan salbu. Aurrekoa egotzi gabe, Acrobat.com-en izena ematen baduzu, zure erabiltzaile izena eta pasahitza Adoberen zerbitzarira bidali eta Adobek biltegira ditzake Acrobat.com-eko Erabilera Gehigarrien arabera. Softwarea Internetera konektatzen denean eta Adoberen webgunearekin komunikatzen denean, automatikoki edo erabiltzaileak eskatuta, Adobe online pribatutasun politika aplikatuko da. Halaber, une horretan aparteko baldintzak ez badituzu, Adobe.com erabilera baldintzak aplikatuko dira (http://www.adobe.com/go/terms_es). Mesedez ohartu zaitez Adobe pribatutasun politikak baimena ematen duela webguneetako bisitak jarraitzeko eta zehazki heltzen diola jarraipenaren eta cookie, web-zorri eta antzeko gailuen erabilerari.

8. Hirugarrenen Eskaintzak. Zuk ondorengo alderdi hauek ezagutzen eta onartzen dituzu:

8.1 Hirugarrenen Eskaintzak. Softwareak ahalbidetzen dizu hirugarrenen edukietara, software-aplikazioetara eta datu-zerbitzuetara sartu eta horiek erabiltzea, Interneteko aplikazio aberatsak barne (“Hirugarrenen eskaintzak”). Hirugarren eskaintzetarako sarbidea eta horien erabilpena eta bertako ondasun, zerbitzu edo informazioa eskaintza Estatu Batuetako eta beste herrialdeetako copyright legeei lotuta daude. Hirugarrenen eskaintzak ez dira Adoberen jabetzak eta ez ditu Adobek eskaintzen. Onartzen duzu Hirugarrenen eskaintzak erabiltzean ez duzula Estatu Batuetako edo beste herrialde batzuetako copyright legeak hautsiko. Adobek edo hirugarren alderdiak edozein unetan eta edozein arrazoirengatik hirugarrenen eskaintzak aldatu edo bertan behera utz ditzake. Adobek ez ditu Hirugarren eskaintzak kontrolatzen, onartzen edo bere gain hartzen. Hirugarrenen eskaintzen gainean zuk eta hirugarren alderdi batek adosten duzuen edozein akordio, zuri eta hirugarren alderdi horri dagokizue soilik, alderdi horren pribatutasun politikak eta zure datu pertsonalen erabilera, ondasun eta zerbitzuak eman eta ordaintzea eta akordio horiekin lotutako baldintza, berme edo ordezkapenak barne. Baliteke Hirugarrenen eskaintzak hizkuntza guztietan edo herrialde guztietako biztanleentzat eskura ez egotea, eta Adobek edo hirugarren alderdiak zerbitzuak edozein unetan eta arrazoirengatik alda edo eten ditzake. 

8.2 ZUK ZURE GAIN ETA GALORDE ERABILTZEN DITUZU ADOBE ETA HIRUGARRENEN ESKAINTZAK, 1.1. ETA 10. ATALETAKO BERME ETA ERANTZUKIZUNEN ARABERA, ADOBEK EDO HAREN FILIALEK EDO HIRUGARREN BATEK APARTEKO HITZARMEN ESPRESUKI ONARTZEN EZ BADU.

9. Ziurtagiri Digitalak. Zuk ondorengo alderdi hauek ezagutzen eta onartzen dituzu:

9.1 Erabilera. Adobe AIR-ek ziurtagiri digitalak erabil ditzake hirugarrenek sortutako Adobe AIR aplikazioen argitaratzaileak identifikatu ahal izateko. Halaber, Adobe AIR ziurtagiri digitalak erabiltzen ditu Garraio Mailaren Segurtasun (TLS) protokoloaren bidez atzitu diren zerbitzariak identifikatzeko, HTTPS bidez sartu direnak barne. Baliteke zure gailua internetera konektatzea ziurtagiri digital bat balioztatzerakoan, ziurtagirien errebokazio zerrenda (CRL) berria jaisteko edo ziurtagiri digitalen zerrenda eguneratzeko. Softwareak edo softwarean oinarritutako aplikazioek egin dezakete. Ziurtagiri digitalak auto-sinatu egin daitezke edo, bestela, http://www.adobe.com/go/protected_content_es helbidean agertzen diren hirugarrenen autoritate ziurtagiri-emaileek eta saltzaile indibidualek (“Autoritate ziurtagiri-emaileak”) igortzen dituzte.

9.2 Baldintzak. Zure eta Autoritate ziurtagiri-emailearen ardura dira ziurtagiri digitalen erosketa, erabilera eta fidagarritasuna. Dokumentu ziurtatuak, sinadura digitalak edo Autoritate ziurtagiri-emaileen zerbitzuak aintzat hartu baino lehen, egiaztatu Autoritate ziurtagiri-emaileak eskainitako zerbitzuen baldintza aplikagarriak; besteak beste, harpidetza-adostasunak, alderdien hitzarmenak, ziurtagiriaren gidalerroak eta erabilera-deklarazioak. Adoberen Dokumentu Ziurtatuetako Zerbitzuen (CDS) saltzaileen gaineko informazioa izateko, bisitatu http://www.adobe.com/go/partners_cds_es helbidean dauden estekak eta Adobek Onartutako Fidagarritasun Zerrendako (AATL) saltzaileen gaineko informazioa izateko, http://www.adobe.com/security/approved-trust-list.html helbidean daudenak.

9.3 Aintzatespena. Onartzen duzu (a) ziurtagiri bat egiaztatua izan baino lehen atzera bota daitekeela, eta, ondorioz, sinadura edo ziurtagiri digitala baliozkoa dela agertu daitekeela, berez baliozkoa ez denean, (b) ziurtagiri digital baten segurtasuna edo zuzentasuna arriskuan ezar daitekeela dokumentuaren sinatzailearen, Autoritate ziurtagiri-emaile aplikagarriaren edo beste edozein hirugarrenen ekintzaren edo ez-egiteren baten ondorioz, eta (c) ziurtagiri bat auto-sinatua izan daitekeela eta ez Autoritate ziurtagiri-emaile batek jaulkitakoa. ZUREA BAKARRIK DA ZIURTAGIRI BAT AINTZAKOTZAT HARTZEAREN ERANTZUKIZUNA. AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILE BATEK IDATZIZKO BERMERIK EMAN EZEAN, ZUREA BAKARRIK IZANGO DA ZIURTAGIRI DIGITALAK ERABILTZEAREN ERANTZUKIZUNA.

9.4 Hirugarren Onuradunak. Onartzen duzu aintzakotzat hartzen duzun edozein Autoritate ziurtagiri-emaile hitzarmen honen hirugarren onuraduna izango dela eta hitzarmen hau bere izenean betearazteko eskubidea izango duela, Adobe balitz bezala.

9.5 Kalterik Eza. Onartzen duzu Adoberi eta edozein Autoritate ziurtagiri-emaileri (bere baldintzetan esplizituki adierazten ez bada, behintzat) ez diozula erakunde horren zerbitzuak erabiltzeagatik inolako erantzukizunik, galerarik, epaiketarik, kalterik edo erreklamaziorik eskatuko (arrazoizko gastuak, kostuak eta abokatuen ordainsariak barne). Erabilera horien artean, baina ez hauetara mugatua, biltzen dira: (a) iraungitako edo ezeztatutako ziurtagiriak aintzat hartzea, (b) ziurtagiri bat behar bezala ez egiaztatzea, (c) ziurtagiri bat erabiltzea aplikagarri zaizkion baldintzetan, hitzarmen honetan edo aplikagarri zaion legean baimenduta ez dagoen moduren batean; (d) jaulkitzaileen zerbitzuak edo ziurtagiriak aintzat hartzerakoan zuhurtasunez ez jokatzea edo (e) zerbitzuen baldintza aplikagarrietan agertzen diren betebeharrak ez betetzea.

10. Erantzukizunen muga.

ADOBEK, HAREN HORNITZAILEEK EDO AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEK EZ DUTE INOLAZ ERE ZUREGANAKO ERANTZUKIZUNIK IZANGO SORTUTAKO KALTE, ERREKLAMAZIO EDO KOSTUEI DAGOKIENEAN, HORREN ONDORIOZKO, ZEHARKAKO EDO USTEKABEKO KALTEEI, IRABAZIEN GALEREI EDO AURREZKIEN GALEREI DAGOKIENEAN BARNE, ADOBEREN ORDEZKARIREN BATI GALERA, KALTE EDO ERREKLAMAZIO HAUEN ARRISKUAREN BERRI EMAN IZAN BAZAIO ERE. AURREZ AIPATUTAKO MUGAK ETA BAZTERTZEAK ZURE JURISDIKZIOKO LEGE APLIKAGARRIAK ONARTZEN DUEN NEURRIAN APLIKATUKO DIRA. ADOBEK ETA HAREN HORNITZAILE ETA AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEK HITZARMEN HONI LOTUTA DITUZTEN ERANTZUKIZUN GUZTIAK, ERANTZUKIZUNIK IZATEKOTAN, SOFTWAREARENGATIK ORDAINDUTAKO PREZIORA MUGATUKO DIRA. Hitzarmen honetako ezerk ez du Adobek zureganako duen erantzukizuna mugatzen, Adoberen zabarkeriagatik edo iruzurragatik eratorritako heriotza edo kalte fisikoen kasuan. Adobek bere hornitzaileen eta Autoritate ziurtagiri-emaileen izenean hartzen du parte hitzarmen honetan agertzen diren betebeharrak, bermeak eta erantzukizunak ezesteko, baztertzeko edo mugatzeko, baina ez beste edozein helburutarako. Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri hitzarmen honen amaieran jurisdikzio zehatzari buruz adierazitakoa, horrelakorik balego, edo jarri harremanetan Adoberen Erabiltzailearen laguntza-sailarekin.

11. Esportazio Arauak.

Onartzen duzu Softwarea ez duzula beste herrialde batera bidaliko, transferituko edo esportatuko, edo Ameriketako Estatu Batuetako Esportazio Administrazioaren Legeak edo beste edozein esportazio legek, mugak edo araudik (oro har, “Esportazio-arauak”) debekatzen duen moduren batean erabiliko. Horretaz gain, Softwarea Esportazio arauek ezarritako esportazio elementu kontrolatu gisa identifikatzen bada, aitortzen eta bermatzen duzu ez zarela debekatutako herrialde bateko biztanlea eta ez zaudela herrialde horietako batean (Iran, Siria, Sudan, Kuba eta Ipar Korea barne), eta, Esportazio arauen arabera, ez duzula Softwarea jasotzeko bestelako debekurik. Softwarea erabiltzeko eskubideak ematerakoan, hitzarmenaren baldintzak bete ezean.

12. Legedi Aplikagarria.

Honako hitzarmena indarrean diren lege substantiboek arautuko dute, eta horien arabera interpretatuko da: (a) Kalifornia estatuko legediaren arabera, baldin eta Softwarearen lizentzia AEBtan, Kanadan edota Mexikon zaudela eskuratu baduzu; edo (b) Japoniako legediaren arabera, baldin eta Softwarearen lizentzia Japonian, Korean, Txinan edota Asia Hego-ekialdeko herrialderen batean zaudela eskuratu baduzu, non bertako hizkuntza ofizialak idazkera ideografikoa darabilten (adib. Hanzia, Kanjia, edo Hanja), edo idazkera ideografikoan oinarritutako idazkera edo antzeko egitura duen edozein idazkera darabilten, hala nola, Hangula edo Kana; edo (c) Ingalaterrako legediaren arabera, baldin eta Softwarearen lizentzia aipatutakoez bestelako jurisdikziopean zaudela eskuratu baduzu. Kaliforniako Santa Clara Konderriko epaitegiek, Kaliforniako legedia aplikatu behar denean, Tokio Eskualdeko Epaitegiek, Japoniako legedia aplikatzean, eta Ingalaterrako epaitegi eskudunek, Ingalaterrako legedia aplikatzean, ez dute eskumen esklusiborik izango hitzarmenarekin loturiko auzi orotan. Hitzarmen honek ez die inongo jurisdikziotako lege gatazkei buruzko xedapenei men egingo, ezta Ondasunak Nazioartean Saltzeko Kontratuen gaineko Nazio Batuen Hitzarmenari ere, eta azken horren aplikazioa espresuki baztertzen da.

13. Xedapen Orokorrak.

Hitzarmen honetako atalen bat baliogabea edo bete ezinezkoa dela erabakitzen bada, ez die hitzarmenaren gainerako zatiei eragingo eta baliozkoak izaten jarraituko dute eta bete egin beharko dira, hitzarmenaren baldintzen arabera. Hitzarmen honek ez ditu hitzarmenean parte hartzen duten alderdiei kontsumitzaile gisa legez dagozkien eskubide estatutarioak urratuko. Hitzarmen hau soilik alda daiteke Adobek baimendutako ordezkari batek sinatutako idazkien bidez. Baliteke Adobek eguneratzeak bidaltzea, baldintza gehigarri edo ezberdinekin Hau da Adoberen eta zure arteko hitzarmen osoa softwareari dagokionean, eta softwarearekin loturiko aurreko adierazpen, eztabaida, agindu, jakinarazpen edo iragarpen guztiak ordezten ditu.

14. AEBtako Gobernuko azken erabiltzaileei zuzendutako jakinarazpena.

AEBtako Gobernuko azken erabiltzaileen kasuan, Adobek aukera-berdintasuneko lege aplikagarri guztiak beteko ditu, hauek barne, hala badagokio: 11246 Lege Dekretuaren xedapenak eta zuzenketak, 1974ko Vietnam Era Veterans Readjustment Assistance Act legearen 402. atala (38 USC 4212), 1973ko Rehabilitation Act legearen 503. atala eta zuzenketak, eta CFR araudiko 41. idazpuruko 60. ataleko 1etik 60. arteko artikuluak eta atal bereko 250.a eta 741.a artikuluak barne hartuz. Aurreko esaldian aipatutako arauen eta bazterketaren aurkako klausularen aipamena hitzarmen honetan erreferentzia gisa bilduko dira.

15. Lizentziak betetzea.

Enpresa edo elkarte baten izenean ari bazara, onartzen duzu Adobek edo Adobek baimendutako ordezkari batek hala eskatuz gero, hogeita hamar (30) eguneko epea izango duzula eskaera egin denean Softwarea Adobek eman dizkizun baliozko lizentziekin bat erabiltzen ari zarela dokumentatzeko eta ziurtatzeko.

16. Europako Batasunerako Baldintzak.

Hitzarmen honetako ezerk ez (ezta 4.5 atalak ere) ditu mugatuko legez dituzun uko ezinezko eskubideak softwarea deskonpilatzeko. Esaterako, Europako Batasunean (EB) bazaude, lege aplikagarriak ezarritako baldintzen arabera, eskubidea izan dezakezu softwarea deskonpilatzeko, beharrezkoa baduzu softwareak beste software programa batekin funtziona dezan eta aurretiaz Adoberi idatziz horretarako informazioa eskatu eta eman ez badizu . Horretaz gain, zuk edo zure ordez softwarearen kopia bat erabiltzeko baimena duen batek bakarrik deskonpilatu dezake. Adobek arrazoizko baldintzak ezar ditzake, informazioa eman aurretik. Adobek emandako edo zuk lortutako edozein informazio, hemen behean baimendutakoaren arabera, goian deskribatutako helburuekin erabiliko da soilik eta ez zaio hirugarren bati emango edo software honen antzeko beste bat sortzeko erabiliko edo Adoberen edo haren lizentziadunen copyright eskubidea hausten duen eraren batean erabiliko. 

17. Berariazko Xedapenak eta Salbuespenak.

17.1 Erantzukizun mugak Alemanian eta Austrian bizi diren erabiltzaileentzat.

17.1.1 Softwarea Alemania edo Austrian lortu baduzu, eta bertan ohiko bizilekua baduzu, ez zaizu 10. atala aplikatuko. Horren ordez, 17.1.2 atalaren baldintzen arabera, Adobek kalteen gainean dituen erantzukizunak honela mugatuko dira: (a) Adobek bere gain hartuko ditu soilik hitzarmena onartzeko garaian aurreikus daitezkeen ohiko kalteak gehienez ere, zabarkeriaren ondorioz kontratuaren betebehar material bat hausteak sortutako kalteei dagokienez, eta (b) Adobek ez ditu bere gain hartzen zabarkeriaren ondorioz kontratuaren betebehar material bat hausteak sortutako kalteak.

17.1.2 Aurrez adierazitako Erantzukizunaren muga ez zaio aplikatuko inongo derrigorrezko erantzukizun estatutariori, eta zehazki Alemaniako produktuen erantzukizunari buruzko legean bildutakoei, berme zehatz bat hartzearen ondoriozko erantzukizuna denean edo kalte pertsonalen gaineko erantzukizunari dagokionean.

17.1.3 Kalteak saihestu eta murrizteko zentzuzkoak diren neurri guztiak hartzeko betebeharra duzu, eta, batez ere, hitzarmen honetako xedapenei loturiko Softwarearen eta zure Ordenagailuko datuen segurtasun kopiak egiteko.

Hitzarmen honi buruzko zalantzarik baduzu edota Adoberen eskutik bestelako informaziorik jaso nahiko bazenu, erabili produktu honekin batera datorren helbidea eta harremanetarako informazioa, edo sartu http://www.adobe.com/es helbidean, zure jurisdikzioaz arduratzen den Adoberen bulegoarekin harremanetan jartzeko.

Adobe, Adobe AIR, AIR, Flash eta Reader Adobe Systems Incorporated sozietateak Ameriketako Estatu Batuetan eta/edo beste herrialde batzuetan erregistratutako marka komertzialak edo marka erregistratuak dira.

PlatformClients_Device_WWEULA-eu_ES-20110809_1400