Accessibility

Ordenagailu Pertsonalaren Softwarearen Lizentzia Hitzarmena

1. BERME EZESPENA, HITZARMEN LOTESLEA ETA BALDINTZA ETA HITZARMEN OSAGARRIAK.

1.1 BERME EZESPENA . SOFTWAREA ETA GAINERAKO INFORMAZIOA "BERE HORRETAN" ETA AKATS GUZTIEKIN BIDALTZEN ZAIZKIZU. ADOBEK, HAREN HORNITZAILEEK ETA AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEK EZ DIZKIZUTE ETA EZIN DIZKIZUTE BERMATU SOFTWAREA, AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEN ZERBITZUAK EDO HIRUGARRENEN ESKAINTZAK ERABILITA IZANGO DITUZUN EMAITZAK. ZURE JURISDIKZIOAN APLIKA DAKIZKIZUN LEGEAK BAZTERTU EDO MUGATU EZIN DITUEN BERME, BALDINTZA, ORDEZKARITZA EDO BETEKIZUNAK SALBU, ADOBEK ETA HAREN HORNITZAILEEK ETA AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEK EZ DUTE BESTELAKO ALDERDIEI BURUZKO BERMERIK, BALDINTZARIK, ORDEZKARITZARIK EDO BETEKIZUNIK EZARTZEN (ESPLIZITUKI EDO INPLIZITUKI, ESTATUTUEN, JURISPRUDENTZIAREN, OHITUREN, ERABILERAREN EDO BESTELAKOREN BATEN BIDEZ), HIRUGARRENEN ESKUBIDEAK EZ URRATZEARI, MERKATURATZEKO AHALMENARI, INTEGRAZIOARI, KALITATE ONARI EDO EDOZEIN HELBURU ZEHATZETARAKO EGOKITASUNARI DAGOKIONEAN. 1.1 ETA 10. ATALETAKO XEDAPENEK EZARRITAKOAK INDARREAN JARRAITUKO DU HITZARMENA AMAITU ETA GERO, HITZARMENA AMAITZEAREN ZERGATIA EDOZEIN DELA ERE, BAINA HORREK EZ DU ESAN NAHI HITZARMENA AMAITU ONDOREN SOFTWAREA ERABILTZEN JARRAITZEKO ESKUBIDEA DUZUNIK.

1.2 HITZARMEN LOTESLEA: Adobe software osoa edo zati bat erabili, kopiatu edota hedatzerakoan, hitzarmen honetako baldintza guztiak onartzen dituzu, eta batez ere honako xedapen hauek:

Onartzerakoan, hitzarmenean adostutakoa bete egin beharko duzue, zuk eta softwarea eskuratu duen eta bere izenean erabiltzen duen edozein entitatek. Ados ez bazaude, ez erabili software hau.

1.3 BALDINTZA ETA HITZARMEN OSAGARRIAK. Adobek softwarea erabiltzeko baimena emango dizu, hitzarmen honetako baldintzak onartzen badituzu bakarrik. Softwarean bildutako hirugarren material batzuk beste baldintza batzuei lotuak egon daitezke. Baldintza horiek beste lizentzia hitzarmen batean aurkitu ohi dira, material horretatik hurbil kokaturiko "Irakur nazazu" fitxategi batean edo "Hirugarrenentzako software oharrak eta/edo baldintza gehigarriak" fitxategian, helbide honetan: http://www.adobe.com/go/thirdparty_es. Beste baldintza horiek hitzarmen hau bere osotasunean edo partzialki ordezkatuko dute, hitzarmeneko baldintzen gainean ezadostasunik balego.

2. Definizioak.

"Adobe" hitzak Adobe Systems Incorporated adierazten du, Delaware estatuko sozietate bat (345 Park Avenue, San Jose, California 95110), hitzarmen honetako 12(a) azpiatala aplikatzen bada; bestela, Adobe Systems Software Ireland Limited (Riverwalk 4-6, Citywest Business Campus, Dublin 24, Irlanda) adierazten du, Irlandako legedipean antolaturiko enpresa eta Adobe Systems Incorporated sozietatearen filiala eta baimenduna dena.

"Ordenagailu bateragarri" deritzo softwarearen sistema eskakizunak betetzen dituen ordenagailuari, dokumentuan zehaztutakoaren arabera.

"Ordenagailu" tresna elektroniko pertsonala da, birtuala zein fisikoa, euskarri digitaleko edo antzeko euskarriko informazioa onartzen eta manipulatzen duena, agindu sekuentzia batean oinarrituriko emaitza jakin bat lortzeko.

"Ordenagailu pertsonala" edo "PC" deitzen zaio produktu, entretenimendu eta hirugarren software saltzaileek hornitutako software aplikazio aukera zabala erabiltzeko bereziki diseinatu eta merkaturatu den hardware produktuari, eta funtzionatzeko, funtzio eta ezaugarri guztiekin instalatutako sistema eragilea behar du, eta baita ere ordenagailu eramangarri, mahai-ordenagailu, zerbitzari eta formatu handiko tablet mikroprozesadoreetan oinarritutako ordenagailuen hardwarea. Ez dira ordenagailu pertsonal gisa hartzen hurrengo helburuetarako diseinatu eta/edo merkaturatu diren hardware produktuak: telebista, telebista hargailuak, ikus-entzunezko erreproduzigailu eramangarria, audio/bideo hargailua, audio entzungailuak, audio bozgorailua, gailu digital pertsonala (PDA), telefonoa edo antzeko telefonia gailuak, joko kontsolak, bideo grabagailu pertsonala, DVD edo bestelako ikusizko formatuetarako erreproduzigailua, bideokamera, kamera finkoa, bideo editorea edo formatuak konbertitzeko gailua, bideo irudiak proiektatzeko gailua eta antzeko beste kontsumo gaiak eta gailu industrial edo profesionalak.

"Software" hitzak biltzen ditu: (a) hitzarmen honek jasotzen dituen fitxategietako (elektronikoki edo fisikoki emanak) diskoetako edo gainerako euskarrietako eduki guztia, eta horien artean egon daitezke (i) Adoberen edo hirugarrenen ordenagailu informazioa edo softwarea, Adobe Reader® ("Adobe Reader"), Adobe® AIR® ("Adobe AIR"), Adobe Flash® Player, Shockwave® Player eta Authorware® Player barne (kolektiboki, Adobe AIR eta Flash, Shockwave eta Authorware players aplikazioek "Adobe Runtimes" osatzen dute); (ii) hauei loturiko azalpenetarako material edo fitxategi idatziak ("Dokumentazioa"); eta (iii) letra-tipoak; eta (b) Adobek edonoiz emandako bertsio berriak, aldatutako bertsioak, eguneratzeak, gehigarriak eta aurrekoen kopiak (kolektiboki, "Eguneratzeak").

"Erabili" hitzak esan nahi du Softwarearen funtzioetan sartzea, horiek instalatzea, deskargatzea, kopiatzea edo beste moduren batean horiengandik onura ateratzea.

3. Softwarearen lizentzia.

Softwarea Adoberen eskutik edo berak baimendutako beste norbaiten eskutik lortu baduzu eta hitzarmen honetako baldintzak betetzen badituzu, 4. ataleko mugak barne, Adobek lizentzia ez-esklusiboa emango dizu Softwarea erabiltzeko; betiere, dokumentazioan deskribaturiko moduan eta han adierazitako helburuetarako, honako baldintza hauen arabera:

3.1 Erabilera orokorra. Softwarearen kopia bat zure Ordenagailu bateragarrian instalatu eta erabili dezakezu. Ikusi 4. atala, Softwarearen erabilerak dituen muga garrantzitsuak ezagutzeko.

3.2 Zerbitzariaren Erabilera. Hitzarmen honek ez dizu baimenik ematen Softwarea ordenagailuko fitxategi-zerbitzari batean instalatzeko edo erabiltzeko. Softwarea Ordenagailuko fitxategi-zerbitzari batean erabiltzeari buruzko informazioa nahi izanez gero, mesedez sar zaitez http://www.adobe.com/go/acrobat_distribute_es helbidean Adobe Reader-i buruzko informazioa eskuratzeko, edo http://www.adobe.com/go/licensing_es helbidean, Adobe Runtimes-i buruzko informazioa eskuratzeko.

3.3 Banaketa. Lizentzia honek ez dizu Softwarearen azpi-lizentzia bat emateko edo hura banatzeko eskubidea ematen. Softwarea euskarri material batean edo barneko sare baten bitartez edo zure produktu edo zerbitzuarekin banatzeko eskubideari buruzko informazioa nahi izanez gero, mesedez, sar zaitez http://www.adobe.com/go/acrobat_distribute_es helbidean Adobe Reader-i buruzko informazioa eskuratzeko, edo http://www.adobe.com/go/licensing_es helbidean, Adobe Runtimes-i buruzko informazioa eskuratzeko.

3.4 Segurtasun kopia. Softwarearen segurtasun kopia bat egin ahal izango duzu; betiere, segurtasun kopia instalatzen ez baduzu eta artxibatzeko soilik erabiltzen baduzu. Eskubideak segurtasun kopia batera transferitu ahal izateko, ezinbestekoa da Softwarearen eskubide guztiak 5. atalean azaltzen den moduan transferitzea.

4. Betebeharrak eta Mugak.

4.1 Adobe Runtime-ren mugak. Adobe Runtime PC gailuetan erabiliko duzu soilik, eta ez duzu erabiliko beste sistema eragileen bertsio kapsulatuetan edo gailu-bertsioetan. Zalantzarik egon ez dadin, eta adibide gisa soilik, kasu hauetan ezin izango duzu Adobe Runtime erabili: (a) gailu mugikorretan, STB (set top box) gailuetan, eskuko gailuetan, telefonoetan, (Windows XP Tablet PC Edition edo berriagoekin ez bada), joko kontsoletan, telebistetan, DVD erreproduzigailuetan, media center-en, billboard aldizkari elektronikoan edo bestelako pantaila publikoetan, Internet gailuetan edo Internetera konektaturiko bestelako gailuetan, PDAtan, gailu medikoetan, ATMetan, gailu telematikoetan, joko makinetan, etxeko automatizazio sistemetan, kioskoetan, urruneko kontrolerako gailuetan, edo kontsumitzaileentzako bestelako gailu elektronikoetan, (b) operadorean oinarrituriko mugikorretan, kable, satelite edo telebista sistemetan edo (c) sistema itxiko bestelako gailuetan. Ez da eskubiderik edo lizentziarik emango Adobe

Runtime debekatutako kasu horietan erabiltzeko. Informazioa nahi baduzu PC ez diren bertsioetako Adobe Runtime-ren software lizentzia baldintzei buruz, mesedez bisitatu http://www.adobe.com/go/runtime_mobile_EULA_es. Informazioa nahi baduzu Adobe Runtimes sistema horietan erabiltzeko lizentziei buruz, mesedez bisitatu http://www.adobe.com/go/licensing_es.

4.1.1 AVC Bideo Murriztapenak. Softwareak h.264/AVC bideo teknologia izan dezake, eta hori erabiltzeko, MPEG-LA, L.L.C.-k ohar hau azaldu behar da:

SOFTWARE HONEK AVC-REN PATENTE LIZENTZIAREN BAIMENA DU, ERABILTZAILEAK HELBURU PERTSONAL ETA EZ-KOMERTZIALEKIN (I) AVC STANDARD-EN ARABERA ("AVC VIDEO") BIDEOAK EZKODETU DITZAN ETA/EDO (II) ERABILTZAILE BATEK HELBURU PERTSONAL ETA EZ-KOMERTZIALEKIN KODETUTAKO EDO AVC VIDEO BANATZEKO BAIMENA DUEN BIDEO HORNITZAILE BATEN AVC BIDEOA EZKODETU DEZAN. ERABILERA HORIETARAKO LIZENTZIA EMANGO DA BAKARRIK. MPEG LA, L.L.C.-RI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA LORTZEKO, BISITATU http://www.adobe.com/go/mpegla.

4.2 Adobe Flash Player Murriztapenak. Ez duzu Adobe Flash Player erabiliko bideo, audio eta/edo datuak babesteko neurri teknologikoak saihesten dituen aplikazio edo gailuren batekin, Adoberen segurtasun RTMP neurriak barne. Ez da eskubiderik edo lizentziarik emango Adobe Flash Player debekatutako kasu horietan erabiltzeko.

4.3 Adobe Reader-en Murriztapenak.

4.3.1 Bihurketa Murriztapenak. Ez duzu Adobe Reader sartu edo erabiliko Adobe Reader erabiltzen duen edo behar duen beste inolako software, plug-in edo osagarritan, PDF fitxategiak beste formatu batera bihurtzeko (esaterako, PDF fitxategiak TIFF, JPEG, edo SVG fitxategi bihurtzeko).

4.3.2 Plug-in Murriztapenak. Ez duzu Adobe Reader sartu edo erabiliko inolako plug-in softwarerekin, Adobe Integration Key License Agreement hitzarmenaren arabera garatu ez bada. Informazio gehiago izateko, mesedez sar zaitez http://www.adobe.com/go/rikla_program_es helbidean.

4.3.3 Ezgaitutako funtzioak. Adobe Reader-ek ezkutatuta, ezgaituta edo itzaleztatuta agertzen diren elementuak edo funtzioak izan ditzake ("Ezgaitutako funtzioak"). Ezgaitutako funtzioak PDF dokumentu bat irekitzean bakarrik aktibatuko dira, baldin eta dokumentu horiek Adobek soilik hornitzen duen gaitze teknologiarekin sortu badira. Ez zara Ezgaitutako funtzioetara sartuko edo sartzen saiatuko, gaitze teknologia horren bitartez ez bada, eta ez duzu Adobe Reader erabiliko Ezgaitutako funtzioen antzeko funtzioak sortzeko edo ez duzu funtzio horien aktibazioa kontrolatzen duen teknologia saihestuko. Desgaitutako funtzioei buruzko informazio gehiago izateko, mesedez sar zaitez http://www.adobe.com/go/readerextensions_es helbidean.

4.4 Jakinarazpenak. Ez dituzu aldatu edo kenduko Softwarean agertzen diren copyright edo jabetza jakinarazpenak.

4.5 Aldaketarik edo Alderantzikako Ingeniaritzarik ez da egingo. Ez dituzu Softwarean oinarrituriko lanak aldatu, egokitu, itzuli edo lan eratorriak sortuko. Ez duzu alderantzikako ingeniaritzarik egingo, ezta softwarea deskonpilatu edo desmuntatu ere, eta ez zara iturri kodea aurkitzen saiatuko. Europako Batasunean bizi bazara, mesedez irakurri itzazu hitzarmen honen amaierako baldintza gehigarriak, "Europako Batasunaren Baldintzak" izenburupean, 16. atalean.

5. Besterentzea.

Ez dituzu zure Softwarearen gaineko eskubideak alokatu, laga, azpi-lizentzia gisa eman edo transferituko edo Software osoa edo zati bat beste erabiltzaile baten Ordenagailuan kopiatzeko baimenik emango, hitzarmen honetan esplizituki horretarako baimenik ematen ez bazaizu. Dena den, Softwarea erabiltzeko eskubide guztiak beste pertsona edo legezko entitate bati besterendu ahal izango dizkiozu, baldin eta: (a) eskubideekin batera besterentzen badituzu (i) hitzarmen hau, (ii) Softwarea bera eta horri lotuta edo horrekin batera aurretiaz instalatuta zegoen beste edozein software edo hardware, kopia, eguneratze eta aurreko bertsio guztiak barne, (b) zuretzako kopiarik gordetzen ez baduzu, segurtasun kopiak eta Ordenagailuan gordetako kopiak barne, eta (c) jasotzen duen alderdiak hitzarmen honetako baldintzak onartzen baditu, Softwarearen lizentzia lortzeko onartu zenituen gainerako baldintza guztiekin batera. Horretaz gain, ezin izango duzu Softwarearen kopiarik transferitu, hezkuntzarako, sustapenerako edota doan banatzeko.

6. Jabetza intelektuala, Eskubideen erreserba.

Softwarea eta egiten duzun kopia baimendu oro Adobe Systems Incorporated erakundearen eta haren hornitzaileen jabetza intelektuala dira. Softwarearen egitura, antolakuntza eta kodea Adoberen eta haren hornitzaileen jabetza intelektuala dira (adib. merkatu sekretuak eta informazio konfidentziala). Softwarea legez babestua dago, Ameriketako Estatu Batuetako eta beste hainbat herrialdetako copyright legeak barne, baina horietara mugatu gabe, eta baita nazioarteko itunen xedapenekin ere. Hitzarmen honetan esplizituki adierazi ezean, hitzarmen honek ez dizu Softwarearen jabetza intelektualaren gaineko eskubiderik ematen eta esplizituki adierazten ez diren eskubide guztiak Adobek eta haren hornitzaileek dituzte erreserbatuta.

7. Konektibitatea eta Pribatutasuna. Zuk ondorengo alderdi hauek ezagutzen eta onartzen dituzu:

7.1 PDF fitxategien Erabilera. Iragarkiak erakusteko gaitu den PDF fitxategi bat irekitzeko softwarea erabiltzen duzunean, baliteke ordenagailua Adobek, iragarle batek edo hirugarren alderdi batek gobernatutako webgune batera konektatzea. Hori gertatzen denean, zure Internet protokoloaren helbidea ("IP Helbidea") bidaliko da. Orriaren ostalariak teknologia erabil dezake irekitako PDF fitxategiko edo haren inguruko publizitate edukia edo bestelako eduki elektronikoa bidaltzeko (edo "hornitzeko"). Webgunearen operadoreak JavaScript lengoaia, web zorriak (hau da, ekintza etiketak edo pixel bakarreko gif-ak) eta bestelako teknologiak erabil litzake iragarkien eraginkortasuna neurtu edo areagotzeko eta iragarkien edukia pertsonalizatzeko. Adoberekin duzun komunikazioari Adobe Online pribatutasun politika aplikatuko zaio, honako helbide honetan eskuragarri: http://www.adobe.com/go/privacy_es ("Adobe Online pribatutasun politika"). Adobek ez du hirugarren batek erabil ditzakeen funtzioen kontrolik edo horietarako sarbiderik eta Adobe Online pribatutasun politikak ez du hirugarrenen webguneetako informazio jarduerarik estaltzen.

7.2 Eguneratzea. Zure ordenagailua Internetera konektatuta badago, baliteke softwareak automatikoki jaisteko eguneratzerik eskuragarri dagoen egiaztatzea zure ordenagailuan instalatzeko, inolako jakinarazpenik eman gabe, eta Adoberi softwarea ondo instalatu dela jakinarazi. Reader-ari dagokionez, baliteke eguneratzeak jakinarazpenik eman gabe automatikoki jaistea eta ez instalatzea, ez badituzu ezarpenak aldatzen automatikoki instalatu daitezen. Hori gertatzen denean, soilik informazio ezpertsonala bidaltzen zaio Adoberi, nahiz eta jurisdikzio batzuetan IP Helbidea informazio pertsonaltzat hartzen den. Eguneratze prozesu automatikoan zehar, informazio horren erabilera, IP Helbidea barne, Adobe Online pribatutasun politikaren mende dago. Eguneratze ezarpen lehenetsiak aldatzeari buruzko informazio gehiago izateko, mesedez kontsulta ezazu idatzizko dokumentazioa, edo online dagoena, helbide hauetan: http://www.adobe.com/go/settingsmanager_es, Flash Player-en kasuan; http://www.adobe.com/go/update_details_url_es helbidean (edo horren ondorengo webgunea), Reader-en kasuan; eta http://www.adobe.com/go/air_update_details_es eta http://airdownload.adobe.com/air/applications/SettingsManager/SettingsManager.air helbideetan, Adober AIR-en kasuan.

7.3 Tokiko biltegiratzea. Baliteke Flash Player eta Adobe AIR programek hirugarren bati baimena ematea zure ordenagailuan informazioa gordetzeko tokiko datu fitxategi batean, tokiko elementu partekatua deritzona. Hirugarren horrek aplikazioaren arabera alda dezake tokiko elementu partekatuan gorde behar duen informazio mota eta kopurua eta hori hirugarren horrek soilik kontrolatzen du. Informazio gehiago aurki dezakezu tokiko elementu partekatuen gainean http://www.adobe.com/go/flashplayer_security_es helbidean. Informazio gehiago nahi baduzu tokiko elementu partekatuen biltegiratzea mugatu edo kontrolatzeari buruz, mesedez bisitatu http://www.adobe.com/go/settmgr_storage_es.

7.4 Ezarpen kudeatzailea. Flash Player eta Adobe AIR aplikazioek zenbait erabiltzaile ezarpen ordenagailuan gorde ditzakete tokiko elementu partekatu gisa. Ezarpen horiek Flash Player edo Adobe AIR aplikazioen instantziekin lotuta daude, baina ez dute zuri buruzko informazio pertsonalik, eta aukera ematen dizute Flash Player barruko ezarpen jakin batzuk konfiguratzeko eta hirugarrenek tokiko elementu partekatuak gordetzeari mugak ezartzeko. Informazio gehiago lortu dezakezu zure Flash Player edo Adobe AIR bertsioak konfiguratzeari buruz, Flash Player-eko Kudeatzaile Ezarpenetan tokiko elementu partekatuak desgaitzea barne, http://www.adobe.com/go/settingsmanager_es helbidean, edo http://airdownload.adobe.com/air/applications/SettingsManager/SettingsManager.air helbidean, Adobe AIR aplikaziorako.

7.5 Pareek lagundutako sare teknologia. Adobe Flash Player eta Adobe AIR runtimes programek aukera ematen diote hirugarrenek eraikitako aplikazioei Adobe Zerbitzari batean konektatzeko eta bi Adobe Runtime bezeroren arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen dute edo Adobe Runtime bezero bat pare gisa edo sare batean konektatzeko, zure baliabideen parte bat beste parte-hartzaile batzuen eskura jarri ahal izateko (esaterako, sareko banda zabalera). Pare gisa edo sare horietan konektatu aurretik, aukera emango zaizu konektatu nahi duzun adierazteko. Pareek lagundutako sareen ezarpenak kudeatzeko, mesedez sartu Ezarpen Kudeatzailean, helbide honetan: http://www.adobe.com/go/settmgr_networking_es. Informazio gehiago aurki dezakezu Pareek lagundutako sareen gainean http://www.adobe.com/go/RTMFP_es helbidean.

7.6 Edukia babesteko teknologia. Adobe Runtime erabiltzen baduzu Adobe Flash Ikus-entzunezko Eskubideak Kudeatzeko Zerbitzariak edo Flash Atzipen Softwareak ("Eduki babeslea") babestutako edukiak eskuratzeko, babestutako informazioa bistaratu dezazun, baliteke softwareak automatikoki ikus-entzunezkoak erabiltzeko eskubideak edo indibidualizazio eskubideak eskatzea interneteko eskubide zerbitzari bati, eta baliteke softwareak beharrezko dituen elementuak jaitsi eta instalatzea, Edukiak babesteko eguneratzeak barne. Informazio gehiago aurki dezakezu Eduki babesaren gainean http://www.adobe.com/go/protected_content_es helbidean.

7.7 Adoberen online zerbitzuen erabilera. Zure ordenagailua internetera konektatuta badago, baliteke softwareak Adoberen edo haren kideen (Adobe online zerbitzuak) webguneetako eduki eta zerbitzuetara eramatea aldizka, jakinarazpen gehigarririk eman gabe. Hona hemen Adobe online zerbitzuen adibideetako bat: Acrobat.com. Kasu batzuetan, Adobe online zerbitzuak software barruko aplikazio edo luzapenen artean ager daitezke, webgune batean ostatua badu ere. Kasu batzuetan, Adobe online zerbitzuetara sartzeko, izena eman beharko da edo aparteko kuota bat ordaindu eta/edo erabilera baldintza gehigarriak onartu beharko dituzu. Baliteke Adobe online zerbitzuak hizkuntza guztietan edo herrialde guztietako biztanleentzat eskura ez egotea, eta Adobek online zerbitzuak edozein unetan eta arrazoirengatik alda edo eten ditzake. Halaber, Adobek eskubidea du kuota bat kobratzen hasteko Adobe online zerbitzuak erabiltzeagatik, lehenago doan eskaintzen baziren ere. Zure ordenagailua internetera konektatuta badago, baliteke softwareak inolako jakinarazpenik gabe zerbitzu horietatik jaitsi daitezkeen materialak eguneratzea, Adobe online zerbitzuak eskaini ahal izateko offline zaudenean ere. Softwarea internetera Adobe online zerbitzuaren funtzio gisa konektatzen denean, baliteke zure IP Helbidea, erabiltzaile izena eta pasahitza Adoberen zerbitzarietara bidaltzea eta bertan gordetzea, Erabilera Baldintza Gehigarrien arabera edo softwarearen "laguntza" menuaren arabera. Adobek informazio hori erabil dezake transakzio mezuak bidaltzeko, Adobe online zerbitzuak eskaintze aldera. Baliteke Adobek produktu barnean marketina egitea, softwareari eta Adoberen beste produktu eta zerbitzuei buruz, Adobe online zerbitzuak, besteak beste, eta software ezaugarri jakin batzuetan oinarrituz, hala nola, software bertsioa, plataforma bertsioa eta hizkuntza. Produktu barneko marketinari buruzko informazio gehiago izateko, ikusi softwarearen "laguntza" menua. Softwarea internetera konektatzen denean eta Adoberen webgunearekin komunikatzen denean, automatikoki edo erabiltzaileak eskatuta, Adobe online pribatutasun politika aplikatuko da. Halaber, une horretan aparteko baldintzak ez badituzu, Adobe.com erabilera baldintzak aplikatuko dira (http://www.adobe.com/go/terms_es). Mesedez ohartu zaitez Adobe pribatutasun politikak baimena ematen duela webguneetako bisitak jarraitzeko eta zehazki aplikatzen zaiola jarraipenaren eta cookie, web zorri eta antzeko gailuen erabilerari.

8. Hirugarrenen eskaintzak. Zuk ondorengo alderdi hauek ezagutzen eta onartzen dituzu:

8.1 Hirugarrenen eskaintzak. Softwareak ahalbidetzen dizu hirugarrenen edukietara, softwareaplikazioetara eta datu-zerbitzuetara sartu eta horiek erabiltzea, Interneteko aplikazio aberatsak barne ("Hirugarrenen eskaintzak"). Hirugarrenen eskaintzetarako sarbidea eta horien erabilpena eta bertako ondasun, zerbitzu edo informazio eskaintza Estatu Batuetako eta beste herrialdeetako copyright legeei lotuta daude. Hirugarrenen eskaintzak ez dira Adoberen jabetzak eta ez ditu Adobek eskaintzen. Onartzen duzu hirugarrenen eskaintzak erabiltzean ez duzula Estatu Batuetako edo beste herrialde batzuetako copyright legeak hautsiko. Adobek edo hirugarren alderdiak edozein unetan eta edozein arrazoirengatik hirugarrenen eskaintzak aldatu edo bertan behera utz ditzake. Adobek ez ditu hirugarrenen eskaintzak kontrolatzen, onartzen edo bere gain hartzen. Hirugarrenen eskaintzen gainean zuk eta hirugarren alderdi batek adosten duzuen edozein akordio, zuri eta hirugarren alderdi horri dagokizue soilik, alderdi horren pribatutasun politikak eta zure datu pertsonalen erabilera, ondasun eta zerbitzuak eman eta ordaintzea eta akordio horiekin lotutako baldintza, berme edo ordezkapenak barne. Baliteke Hirugarrenen eskaintzak hizkuntza guztietan edo herrialde guztietako biztanleentzat eskura ez egotea, eta Adobek edo hirugarren alderdiak zerbitzuak edozein unetan eta arrazoirengatik alda edo eten ditzake.

8.2 ZUK ZURE GAIN ETA GALORDE ERABILTZEN DITUZU ADOBE ETA HIRUGARRENEN ESKAINTZAK, 1.1. ETA 10. ATALETAKO BERME ETA ERANTZUKIZUNEN ARABERA, ADOBEK EDO HAREN FILIALEK EDO HIRUGARREN BATEK APARTEKO HITZARMEN ESPRESUKI ONARTZEN EZ BADU BEHINTZAT.

9. Ziurtagiri digitalak. Zuk ondorengo alderdi hauek ezagutzen eta onartzen dituzu:

9.1 Erabilera. Adobe AIR-ek ziurtagiri digitalak erabiltzen ditu hirugarrenek sortutako Adobe AIR aplikazioen argitaratzaileak identifikatu ahal izateko. Halaber, Adobe AIR ziurtagiri digitalak erabiltzen ditu Garraio Mailaren Segurtasun (TLS) protokoloaren bidez atzitu diren zerbitzariak identifikatzeko, HTTPS bidez sartu direnak barne. Adobe Reader-ek ziurtagiri digitalak erabiltzen ditu PDF dokumentuak sinatzeko, PDF dokumentuetako sinadurak balioztatzeko eta PDF dokumentu ziurtatuak balioztatzeko. Adobe Runtimes-ek ziurtagiri digitalak erabiltzen ditu babestutako edukia baimendu gabeko erabileren kontra babesteko. Baliteke zure ordenagailua internetera konektatzea ziurtagiri digital bat balioztatzerakoan, ziurtagirien errebokazio zerrenda (CRL) berria jaisteko edo ziurtagiri digitalen zerrenda eguneratzeko. Softwareak edo softwarean oinarritutako aplikazioek egin dezakete. Ziurtagiri digitalak Adobek sinatzen ditu edo hirugarren autoritate ziurtagiri-emaileek igortzen dituzte, hala nola, http://www.adobe.com/go/partners_cds_es zerrendatutako Adoberen Dokumentu Ziurtatuetako Zerbitzuen (CDS) saltzaileak eta http://www.adobe.com/go/aatl_es helbidean zerrendatutako Adobek Onartutako Fidagarritasun Zerrendako (AATL) saltzaileak eta http://www.adobe.com/go/protected_content_es helbidean agertzen diren saltzaile indibidualak (kolektiboki "Autoritate ziurtagiri-emaileak").

9.2 Baldintzak. Zure eta Autoritate ziurtagiri-emailearen ardura dira ziurtagiri digitalen erosketa, erabilera eta fidagarritasuna. Dokumentu ziurtatuak, sinadura digitalak edo Autoritate ziurtagiriemaileen zerbitzuak aintzat hartu baino lehen, Autoritate ziurtagiri-emaileak eskainitako zerbitzuen baldintza aplikagarriak egiaztatu beharko zenituzke, besteak beste: harpidetza adostasunak, alderdien hitzarmenak, ziurtagiriaren gidalerroak eta erabilera adierazpenak. Adoberen CDS saltzaileen gaineko informazioa izateko, mesedez bisitatu http://www.adobe.com/go/partners_cds_es helbidean dauden estekak eta Adoberen AATL saltzaileen gaineko informazioa izateko, http://www.adobe.com/go/aatl_es helbidean daudenak.

9.3 Aintzatespena. Onartzen duzu (a) ziurtagiri bat egiaztatua izan baino lehen atzera bota daitekeela, eta, ondorioz, sinadura edo ziurtagiri digitala baliozkoa dela agertu daitekeela, berez baliozkoa ez denean, (b) ziurtagiri digital baten segurtasuna edo zuzentasuna arriskuan ezar daitekeela dokumentuaren sinatzailearen, Autoritate ziurtagiri-emaile aplikagarriaren edo beste edozein hirugarrenen ekintzaren edo ez-egiteren baten ondorioz, eta (c) ziurtagiri bat auto sinatua izan daitekeela eta ez Autoritate ziurtagiri-emaile batek jaulkitakoa. ZUREA BAKARRIK DA ZIURTAGIRI BAT AINTZAKOTZAT HARTZEAREN ERANTZUKIZUNA. AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILE BATEK IDATZIZKO BERMERIK EMAN EZEAN, ZUREA BAKARRIK IZANGO DA ZIURTAGIRI DIGITALAK ERABILTZEAREN ERANTZUKIZUNA.

9.4 Hirugarren onuradunak. Onartzen duzu aintzakotzat hartzen duzun edozein Autoritate ziurtagiriemaile hitzarmen honen hirugarren onuraduna izango dela eta hitzarmen hau bere izenean betearazteko eskubidea izango duela, Adobe balitz bezala.

9.5 Kalterik eza. Onartzen duzu Adoberi eta edozein Autoritate ziurtagiri-emaileri (bere baldintzetan esplizituki adierazten ez bada, behintzat) ez diozula erakunde horren zerbitzuak erabiltzeagatik inolako erantzukizunik, galerarik, epaiketarik, kalterik edo erreklamaziorik eskatuko (arrazoizko gastuak, kostuak eta abokatuen ordainsariak barne), kasu hauetan, besteak beste: (a) iraungitako edo ezeztatutako ziurtagiriak aintzat hartzea, (b) ziurtagiri bat behar bezala ez egiaztatzea, (c) ziurtagiri bat erabiltzea aplikagarri zaizkion baldintzetan, hitzarmen honetan edo aplikagarri zaion legean baimenduta ez dagoen moduren batean; (d) jaulkitzaileen zerbitzuak edo ziurtagiriak aintzat hartzerakoan zuhurtasunez ez jokatzea edo (e) zerbitzuen baldintza aplikagarrietan agertzen diren betebeharrak ez betetzea.

10. Erantzukizunen muga.

ADOBEK, HAREN HORNITZAILEEK EDO AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEK EZ DUTE INOLAZ ERE ZUREGANAKO ERANTZUKIZUNIK IZANGO SORTUTAKO KALTE, ERREKLAMAZIO EDO KOSTUEI DAGOKIENEAN, HORREN ONDORIOZKO, ZEHARKAKO EDO USTEKABEKO KALTEEI, IRABAZIEN GALEREI EDO AURREZKIEN GALEREI DAGOKIENEAN BARNE, ADOBEREN ORDEZKARIREN BATI GALERA, KALTE EDO ERREKLAMAZIO HAUEN ARRISKUAREN BERRI EMAN IZAN BAZAIO ERE. AURRETIK AIPATUTAKO MUGAK ETA BAZTERTZEAK ZURE JURISDIKZIOKO LEGE APLIKAGARRIAK ONARTZEN DUEN NEURRIAN APLIKATUKO DIRA. ADOBEK ETA HAREN HORNITZAILE ETA AUTORITATE ZIURTAGIRI-EMAILEEK HITZARMEN HONI LOTUTA DITUZTEN ERANTZUKIZUN GUZTIAK, ERANTZUKIZUNIK IZATEKOTAN, SOFTWAREARENGATIK ORDAINDUTAKO PREZIORA MUGATUKO DIRA. Hitzarmen honetako ezerk ez du Adobek zurekin duen erantzukizuna mugatzen, Adoberen zabarkeriagatik edo iruzurragatik eratorritako heriotza edo kalte fisikoen kasuan. Adobek bere hornitzaile eta Autoritate ziurtagiri-emaileen izenean parte hartzen du, hitzarmen honetan agertzen diren betebeharrak, bermeak eta erantzukizunak ezesteko, baztertzeko edo mugatzeko, baina ez beste edozein aspektu eta helburutarako. Informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez irakurri hitzarmen honen amaieran jurisdikzio zehatzari buruz adierazitakoa, horrelakorik balego, edo jarri harremanetan Adoberen Erabiltzailearen laguntza sailarekin.

11. Esportazio arauak.

Onartzen duzu Softwarea ez duzula beste herrialde batera bidali, transferitu edo esportatuko, edo Ameriketako Estatu Batuetako Esportazio Administrazioaren Legeak edo beste edozein esportazio legek, mugak edo araudik (oro har, "Esportazio arauak") debekatzen duen moduren batean erabiliko. Horretaz gain, onartzen duzu Softwarea Esportazio arauek ezarritako esportazio elementu kontrolatu gisa identifikatzen bada, ez zarela debekatutako herrialde bateko biztanlea eta ez zaudela herrialde horietako batean (Iran, Siria, Sudan, Kuba eta Ipar Korea barne, edo beste), eta, Esportazio arauen arabera, ez duzula Softwarea jasotzeko bestelako debekurik. Softwarea erabiltzeko, eskubide guztiak hitzarmenaren baldintzak ez haustearen baldintzapean daude.

12. Legedi aplikagarria.

Softwarea helburu pertsonal eta ez-komertzialetarako erabiltzen duen kontsumitzailea bazara, hitzarmen honek softwarea erabiltzeko lizentzia erosi duzuneko herrialdearen legeei men egingo die. Mota horretako kontsumitzailea ez bazara, hitzarmen honek ondorengo herrialde legeei men egingo die eta horien arabera interpretatuko da: (a) Kaliforniako Estatua, software lizentzia Estatu Batuetan, Kanadan edo Mexikon egon bitartean lortu bada; edo (b) Japonia, software lizentzia Japonian egon bitartean lortu bada; edo (c) Singapore, software lizentzia Hego Ekialdeko Nazio Asiarren Batasuneko estatu kideren batean, Txinako Herri Errepublikan (Hong Kong eta Macau barne),Taiwanen edo Koreako Errepublikan egon bitartean lortu bada; edo (d) Ingalaterra, software lizentzia goian deskribatutako jurisdikzioez kanpoko batean egon bitartean lortu bada. Kaliforniako Santa Clara Konderriko epaitegiek arautuko dute, Kaliforniako legedia aplikatu behar denean, Tokio Eskualdeko Epaitegiek, Japoniako legedia aplikatzean, eta Ingalaterrako epaitegi eskudunek, Ingalaterrako legedia aplikatzean, eta ez dute eskumen esklusiborik izango hitzarmenarekin loturiko auzi orotan. Singapurreko legea aplikatu behar denean, hitzarmen honekin lotutako edozein auzi, horren existentziari, baliozkotasunari edo amaierari dagozkionak barne, Singapurren arbitratze bidez izapidetu eta konponduko da, Singapurreko Nazioarteko Arbitratze Zentroaren ("SIAC") Arbitratze Legeen arabera, indarrean egon bitartean, eta beharrezkotzat jotzen dugu atal honetan arau horiei erreferentzia egitea. Arbitro bat egongo da, alderdiek batera aukeratua. Arbitroa hautatu behar da, arbitratzea eskatu duen alderdiak idatzizko eskaera egin eta hogeita hamar (30) eguneko epean. Hautaketarik ez balego, SIACen lehendakariak aukeratuko du. Arbitratzea ingelesez egingo da. Hitzarmen honetako baldintzak gorabehera, Adobek edo zuk autoritate judizial, administratibo edo bestelako autoritate bati eska diezaiokezue lege edo arbitratze prozedurak hasi aurretik edo horien bitartean kautelazko edo behin-behineko neurriak har ditzan (kalte-ordainak, jarduera zehatzak edo bidezko beste ordainen bat barne), eskubide eta interesak babesteko edo behin-behineko konponbideak onar ditzaketen baldintza zehatzak betearazteko. Hitzarmen honen ingelesezko bertsioa hartuko da hitzarmena interpretatzeko garaian. Hitzarmen honek ez die inongo jurisdikziotako lege gatazkei buruzko xedapenei men egingo, ezta Ondasunak Nazioartean Saltzeko Kontratuen gaineko Nazio Batuen Hitzarmenari ere, eta azken horren aplikazioa espresuki baztertzen da.

13. Xedapen orokorrak.

Hitzarmen honetako atalen bat baliogabea edo bete ezinezkoa dela erabakitzen bada, ez die hitzarmenaren gainerako zatiei eragingo eta baliozkoak eta exekutagarriak izaten jarraituko dute eta bete egin beharko dira, hitzarmenaren baldintzen arabera. Hitzarmen honek ez ditu hitzarmenean parte hartzen duten alderdiei kontsumitzaile gisa legez dagozkien eskubide estatutarioak urratuko. Hitzarmen hau soilik alda daiteke Adobek baimendutako ordezkari batek sinatutako idazkien bidez. Baliteke Adobek eguneratzeak bidaltzea, baldintza gehigarri edo ezberdinekin Hau da Adoberen eta zure arteko hitzarmen osoa softwareari dagokionean, eta softwarearekin loturiko aurreko adierazpen, eztabaida, agindu, jakinarazpen edo iragarpen guztiak ordezten ditu.

14. AEBtako Gobernuko azken erabiltzaileei zuzendutako jakinarazpena.

AEBtako Gobernuko azken erabiltzaileen kasuan, Adobek aukera berdintasuneko lege aplikagarri guztiak betetzearekin ados dago, hauek barne, hala badagokio: 11246 Lege Dekretuaren xedapenak eta zuzenketak, 1974ko Vietnam Era Veterans Readjustment Assistance Act legearen 402. atala (38 USC 4212), 1973ko Rehabilitation Act legearen 503. atala eta zuzenketak, eta CFR araudiko 41. idazpuruko 60. ataleko 1etik 60. arteko artikuluak eta atal bereko 250.a eta 741.a artikuluak barne hartuz. Aurreko esaldian aipatutako arauen eta bazterketaren aurkako klausularen aipamena hitzarmen honetan erreferentzia gisa bilduko dira.

15. Lizentziak betetzea.

Enpresa edo elkarte baten izenean ari bazara, Adobek edo Adobek baimendutako ordezkari batek hala eskatuz gero, hogeita hamar (30) eguneko epean softwarea Adobek eman dizkizun baliozko lizentziekin bat erabiltzen ari zarela dokumentatu eta ziurtatuko duzula onartzen duzu.

16. Europako Batasunerako Baldintzak.

Hitzarmen honetako ezerk ez (ezta 4.5 atalak ere) ditu mugatuko legez dituzun uko ezinezko eskubideak softwarea deskonpilatzeko. Esaterako, Europako Batasunean (EB) bazaude, lege aplikagarriak ezarritako baldintzen arabera, eskubidea izan dezakezu softwarea deskonpilatzeko, beharrezkoa baduzu softwareak beste software programa batekin funtziona dezan eta aurretiaz Adoberi horretarako informazioa idatziz eskatu badiozu eta eman ez badizu. Horretaz gain, zuk edo zure ordez softwarearen kopia bat erabiltzeko baimena duen batek bakarrik deskonpilatu dezake. Adobek arrazoizko baldintzak ezar ditzake, informazioa eman aurretik. Adobek emandako edo zuk lortutako edozein informazio, hemen behean baimendutakoaren arabera, goian deskribatutako helburuekin erabiliko da soilik eta ez zaio hirugarren bati emango edo software honen antzeko beste bat sortzeko erabiliko edo Adoberen edo haren lizentziadunen copyright eskubidea hausten duen eraren batean erabiliko.

17. Berariazko xedapenak eta salbuespenak.

17.1 Erantzukizun mugak Alemanian eta Austrian bizi diren erabiltzaileentzat.

17.1.1 Softwarea Alemania edo Austrian lortu baduzu, eta bertan ohiko bizilekua baduzu, ez zaizu 10. atala aplikatuko. Horren ordez, 17.1.2 atalaren baldintzen arabera, Adobek kalteen gainean dituen erantzukizunak honela mugatuko dira: (a) Adobek bere gain hartuko ditu soilik hitzarmena onartzeko garaian aurreikus daitezkeen ohiko kalteak gehienez ere, zabarkeriaren ondorioz kontratuaren betebehar material bat hausteak sortutako kalteei dagokienez, eta (b) Adobek ez ditu bere gain hartzen zabarkeriaren ondorioz kontratuaren betebehar material bat hausteak sortutako kalteak.

17.1.2 Aurrez adierazitako Erantzukizunaren muga ez zaio inongo derrigorrezko erantzukizun estatutariori aplikatuko, eta zehazki Alemaniako produktuen erantzukizunari buruzko legean bildutakoei, berme zehatz bat hartzearen ondoriozko erantzukizuna denean edo kalte pertsonalen gaineko erantzukizunari dagokionean.

17.1.3 Kalteak saihestu eta murrizteko zentzuzkoak diren neurri guztiak hartzeko betebeharra duzu, eta, batez ere, hitzarmen honetako xedapenei loturiko Softwarearen eta zure Ordenagailuko datuen segurtasun kopiak egiteko.

Hitzarmen honi buruzko zalantzarik baduzu edota Adoberen eskutik bestelako informaziorik jaso nahiko bazenu, mesedez erabili produktu honekin batera datorren helbidea eta harremanetarako informazioa, edo sartu http://www.adobe.com/es helbidean, zure jurisdikzioaz arduratzen den Adoberen bulegoarekin harremanetan jartzeko. Adobe, Adobe AIR, AIR, Authorware, Flash, Reader eta Shockwave Adobe Systems Incorporated sozietateak Ameriketako Estatu Batuetan eta/edo beste herrialde batzuetan erregistratutako marka komertzialak edo marka erregistratuak dira.

PlatformClients_PC_WWEULA-eu_ES-20100625_1419